Hurrengo fitxategietan sakatuz ariketa pilo bat aurki ditzakezu, matematikan pausu bat aurrera ematen lagunduko zaituztenak.
Saia zaitez buruketa eta logika joko ezberdinetan parte hartzen ia kapaza zaren eta erantzun egokia lortzen duzun.
Prest jolasten ikasteko? Aurrera!
ARIKETAK


BURUKETETAN, GEHIKETAK ETA KENKETAK >>
Lehenengo multzo honetan, Lehen Hezkuntzan lantzen diren buruketa batzuk batzen dira. Problema hauek kenketa eta gehiketen bidez ebazten dira.
Kenketen eta gehiketen zailtasun maila aurrera doa kurtsoz kurtso. Zurea dena aukeratu eta bide egokia aukera ezazu emaitzara heltzeko, bestela ordenagailuak ez zaitu aurrera joaten utziko. Animo!
BURUKETETAN, BIDERKETAK ETA ZATIKETAK >>
Gehiketak eta kenketak primeran egiten badakizkizu, saia zaitez biderketa eta zatiketekin!
Atal honetan, problemetan 2. mailan lantzen diren biderketa sinpleenetatik 6. mailan lantzen direnetara, hainbeste joko aurki ditzakezu. Ez ahaztu zatiketak bidetik aurkituko dituzula.
Gogoratu: ordenagailuak dauka giltza eta berak utzi behar zaitu hurrengora pasatzen!


LOGIKA JOLASAK >>
Trebea zara loturak egiten? Baliokidetasuna bilatzen? Logika aplikatzea behar duen edozein jokotan aurrera zoaz?
Goazen orduan jolastera eta logika gaitasuna garatzera! Aurrera!