
Matematikarako
gaitasuna

Matematika da kopuruak, espazioa eta formak, aldaketak eta harremanak, baita ziurgabetasuna ere, deskribatzea eta aztertzea xede duen zientzia.
Gure inguruari erreparatuz gero, konturatuko gara elementu horiek pertsonen bizitzaren arlo guztietan daudela, lanean, eguneroko zereginetan, komunikabideetan, etab.

Matematika, bai historiari bai gizarteari dagokionez...​
​
... gure kulturaren parte da, eta gizabanakoek gai izan behar dute hura aintzat hartzeko eta ulertzeko. Nabarmena da gure gizartean edozein lanbidetan nahitaezkoa dela matematikari buruzko ideiak eta trebetasunak hobeto menderatzea, duela urte gutxi batzuk behar zenarekin alderatuz gero.
Erabakiak hartzeko, ezinbestekoa da mota guztietako mezuak ulertzea, aldatzea eta ekoiztea; erabiltzen dugun informazioan, gero eta maizago azaltzen dira taulak, grafikoak eta formulak, eta horiek zuzen interpretatzeko beharrezkoa da matematika-ezaguerak izatea. Hortaz, hiritarrek prestatuta egon behar dute etengabe sortzen diren aldaketetara modu eraginkorrean egokitzeko.
Matematika-eremua ez da geometria-formak eta kopuruak erabiltzea dakarten ideia eta jokabideetara bakarrik mugatzen, baizik eta, batik bat, galderak sorrarazteko, ereduak lortzeko, eta harremanak eta egiturak identifikatzeko gai den eremu gisa eratu nahi da. Izan ere, hala, errealitateko gertakariak eta egoerak aztertzerakoan, hasiera batean esplizituki ez zeuden informazioak eta ondorioak lor daitezke.
Gure intereseko edukiak :
Teknologia berriak erabiltzeak garapen kognitiboa bultzatzen du honako
eduki hauek dituzten arloetan: zenbakien esanahia, kontzeptu garapena,
problemak ebaztea eta haiek bistaratzea. Azken finean, irakasteko tresna erabilgarria da matematika.

Haur hezkuntzarako,
lehen eta bigarren
hezkuntzarako eta
batxilergorako
dekretu currikularrak
Euskal Autonomia
Erkidegoan
Zenbakiak eta eragiketak
Zenbakiekin eragiketak egiteaz gain, egunerokotasuneko testuingurura hurbildu behar dira, erabilgarritasuna ulertzeko. Ikasleek benetako egoeratan zenbakiak nola erabili jakin behar dute. Horrela, eragiketa matematikoak ahoz eta idatziz adierazteko eta batuketa, kenketa, zatiketa eta biderketak kalkulatzeko kapazak izan behar dira Lehen Hezkuntzaren amaieran.
Problemak ebaztea
Problemen ebazpenarekin zerikusia duten edukiek osatzen dute matematikaren arloak norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasunari egin diezaiokeen ekarpen nagusia. Problemak ebazteak, gutxienez, matematikarako gaitasunarekin zerikusia duten hiru alderdi osagarri ditu: planifikatzea, baliabideak kudeatzea eta ebazpenak balioestea.