top of page

Webgune interesgarri batzuk !

      Hurrengo puntuetan webgune ezberdinen logoak aurkituko dituzu. Hauen gainean klik eginez, matematika arloarekin lotura zuzena duten orrialdeetara helduko zara. Hauetan guztietan, matematikako buruketen eta logikaren atala modu interaktiboan eta era ludikoan lantzen da.

 

      Ez ahastu problemak ebazteko gaitasuna eta logika garatzeko trebetasuna ezinbestekoak direla garapen matematikoa ondo emateko, beraz, jarraitu eta arakatu itzazu hurrengo gune guztiak ikasleentzako ariketa berriak proposatu ahal izateko.

GOIZEKO IZARRA

GOIZEKO IZARRA

Wiki honetan problemak ebazteko hainbat link aurki daitezke, gehienetan aukera anitzeko ariketak dira, non buruketa bakoitzeko erantzun ezberdinak aurkezten diren. Honek ere ikasleen buruzko kalkuluak bultzatzen ditu, emaitza bakarrik adierazi behar dutelarik.

"PROBLEMATICAS PRIMARIA"

"PROBLEMATICAS PRIMARIA"

Web orrialde honetan batez ere 4., 5. eta 6. mailako ikasleentzako ariketak aurki daitezke. Web interesgarria da, eskola batetan erabiltzen duten metodologian oinarritutako ariketak direlako. Horrela suposatzen da ikasleek gaitasun matematikoa modu erraz eta dinamiko batetan bereganatzen dutela.

KUMON PROGRAMA

KUMON PROGRAMA

Duela 50 urte praktikan jarri zen metodo hau. Matematikan eta hizkuntzak lantzen dituen programa da eta munduan 10 milioi ume baino gehiagok lan egin dute programa honen bidez. ​ Matematika gaitasuna eta irakurtzeko gaitasuna era egokienean garatzea da bere helburu nagusia, horrela ikasleen trebetasunak bultzatuz eta konfiantza piztuz.

"EJERCICIOS DE MATEMATICAS"

"EJERCICIOS DE MATEMATICAS"

Web gune hau, nahiko interesgarria suerta daiteke IRAKASLEENTZAT. Bertan, formatu digitalean eragiketa ezberdinak egiteko aukera izateaz gain, badaude ere hainbat pdf eta aukera ezberdinak ikasleekin lantzeko, zenbakietatik hasita, garapen matematiko altuena behar duten ariketetara.

LEHEN HEZKUNTZARAKO BALIABIDEAK

LEHEN HEZKUNTZARAKO BALIABIDEAK

Web orrialde honek problema mota anitza aurkezten ditu. Gazteleraz dago eta gure eskoletarako ez zaigu balio baina irakasleak bertatik ideia onak lortu ditzakeela uste dugu. Beraz, aurrera!

BALIABIDE DIDAKTIKOAK LHn

BALIABIDE DIDAKTIKOAK LHn

Gune hau GAZTELERAZ dago. Bere barnean 16 buruketa ezberdin topa daitezke, lehenengo eta bigarren mailako haurrentzat bideratuta daudelarik.

MATEMATIKA PROBLEMAK LHn

MATEMATIKA PROBLEMAK LHn

Site honetan LehenHezkuntzako edozein mailako ikasleentzako ariketak aurki daitezke. Irakaslearentzat oso baliogarria izan daiteke ariketa gehigarriak topatzeko eta hauek erabiltzeko ikasleen lana indartzeko asmoz.

"AULA PT R-EDUCA"

"AULA PT R-EDUCA"

Gune honetan, kurtso bakoitzeko buruketa ezberdinak aurki daitezke gazteleraz. Ez dira on-line osatzeko, bertan dauden dokumentuak inprimitu behar dira erabili ahal izateko.

SARA RODRIGUEZ, ELENA SAN MIGUEL, URKO SANZ, IRATXE SIERRA ETA PEIO UGARTE     © 2013

bottom of page