BALIABIDE ANITZ...
Gure kasuan programa eta web orrialde ezberdinak erabili ditugu, proposamen metodologiko hau aurrera eramateko. Baina guk erabilitako horietaz gain, badaude beste baliabide asko hurrengo zerrendan agertzen direnak:
~ BALIABIDEAK ONLINE~
​
CONSTRUCTOR ATENEX
​
Web orrialde honetan dauden ariketa guztiak, baliabide honekin sortutakoak dira. Momentu batean deskarga daitekeen programa da eta behin erabiliz gero, mila motatako ariketa matematikoak edo beste arlotakoak ere sortu daitezke.
Programaren ikonoan sakatuz gero, horren inguruko informazio guztia batzen duen webgune batera bideratuko zara. Bertan ere, programa deskargatzeko aukera duzu.
Gomendioa: Mozilla Firefox nabigatzailearekin zabaldu.
01
02
JCLIC

Programa honek, multimedia hezkuntza ariketak sortzeko, osatzeko eta ebaluatzeko baliabideak eskaintzen ditu. Software librea dauka.
Klikatu irudiaren gainean eta arakatzen hasteko aukera izango duzu.
03
ARDORA
Ardora, irakasleentzako oso baliogarria den aplikazio informatikoa da. Honen bidez irakasleek haien web edukiak sortzeko aukera dute modu erraz batean, informatikarekin trebetasuna izan gabe.
Informazio gehiago nahi izanez gero, klik egizu ikonoaren gainean.
04
EDUCAPLAY
​
Hezkuntza ariketa ezberdinak batzen dituen plataforma da. Interesgarria suerta daiteke bertan arlo ezberdinetako ariketak eta baliabide ezberdinak eskaintzeko aukera ematen duelako.
Horregatik, edozein arloko irakaslea izanda era klik egizu ikonoaren gainean eta ariketa anitz topatuko dituzu ikasleentzako edo zuk zeuk sortu ahal izateko.
05
HOTPOTATOES
​
Hot Potatoes ariketa hezigarriak sortzeko sistema bat da geroago webaren bidez egin ahal izango direnak. Sor daitezkeen ariketak hainbat motakoak dira: erantzun laburra, hautapen anitza, hutsuneak betetzea, hitz gurutzatuak, parekatzea eta bestelakoak
~ BALIABIDEAK OFFLINE ~
​
Hurrengo baliabideak gure sormena dute oinarri, horregatik hauek erabili nahi izanez gero materiala nola lortu edo sortu ere jarri dizuegu. Biak Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloan erabiltzeko baliogarriak suerta daitezke, etapa horretan ikasleak oraindik ikaste prozesuaren hasieran baino ez daudelako.
06
07
Belkrodun irudiak
​
Material hau erabat baliogarria suerta daiteke Lehen Hezkuntza hasieran, buruketak lantzen hasten direnean.​ 6-7 urteko ikasleek oraindik ez dituzte problemak haien kabuz era autonomoan ebazten eta hori lortzeko belkrodun irudiak prestatu daitezke.
Marrazkiak
Irakurtzen dena irudikatzea primeran suerta liteke arazoak dituzten ikasleekin. Hori dela eta hurrengo fitxa banatzea komenigarria da, nahiz eta onlineko ariketa egin, fitxa horretan marrazkia egingo dute eta horrela astiro astiro irakurtzen dituzten guzti horiek jasotzen eta ulertzen joango dira.