top of page

Metodologia

PROBLEMEN EBAZPENA LANTZEKO PROPOSAMENA

      

    Hurrengo lerroetan, problemen ebazpena egiterakoan erabili daitekeen aukera bat proposatzen dugu. Aurkezten dugun metodologia erabiliz, problemak ebazteko betidanik erabili den metodo tradizionala alde batera usten da, liburuan agertzen diren horiek guztiak egitea, ikasleak aspertzen baititu. Hori dela eta, ikasleen interesetatik abiatu behar gara haien motibazioa pizteko eta horrela egin behar dituzten ariketa horietan murgiltzea lortuko dugu, bitartean gaitasun matematikoak bereganatzen dituztelarik.

 

 

     Horrela gauzak, gure proposamena hurrengoa da:

 

1- Talde kooperatiboetan lan egitea eta buruketak jolasen bidez ebaztea.

2- Kontuan izatea, ikasle bakoitzaren jakintza eta ulermen mailak zeintzuk diren eta noraino hel daitezkeen.

3- Ikasleen autonomia bultzatzen duten ariketak proposatzea, beti modu motibagarri batean, kasu honetan jolasak eta formatu berritzaileak erabiltzea proposatzen dugun bezala.

4- Jolasen bidez, guztien arreta erakartzea eta lortu behar dituzten helburuen bidea erraztea, lortuko da.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


     Hurrengo bi puntuetan, planteatzen dugun metodologia honen bi puntu garrantzitsuenak batzen dira. Bi alderdi hauek osatzeko, "Ariketak" atalean aurrera eramateko jolasak eta proposamen ezberdinak topa daitezke.

 

1. Talde kooperatiboetan 

 

     Orrialde honen bidez eskaintzen dugun materiala talde kooperatiboetan lantzeko aproposa da, ikasle guztiak desberdinak direlako eta haien arteko diferentzia horiek aprobetxatuz, haien hezkuntza prozesua hobetu dezakegulako.

 

     Hau guztia egiteko eta orrialde honetan aurkitu daitezkeen material ezberdinak modu egokian erabiltzeko, hurrengo pausuak jarraitzea proposatzen dugu:

 

1. Problemak lantzeko hiruko taldeetan batuko ditugu ikasleak. Taldeak egiteko, problemak ebazteko ikasleek duten ahalmena kontuan izango dugu, horrela, ikaskideen artean laguntza eskaintzeko aukera izan dezaten.

 

2. Erabiliko dituzten jarduerak edozein lekutik eskuratutakoak izan daitezke, hala ere, haien interesa pizteko eta gaira erakartzeko web orrialde hau erabiltzea aproposena da.

Web orrialdean dauden ariketak erabiliz gero, bertan dauden puntuak bete beharko dituzte ikasleek. Klasean ordenagailua erabiltzeko aukera ez badago, problemak ebazteko bidea ere aurkituko dugu!

 

3. Talde bakoitzak problemak ebatziko ditu, elkarlanean.

 

4. Lan egiten ari diren bitartean, hurrengo pausuak jarraituko dituzte problemak ebazteko:

     - Lehenengo irakurketa egin.

     - Bigarren irakurketa egin. Problemak eskaintzen duen informazioaz ohartu eta hori apuntatu.

     - Informazioa batu ostean, jarduerak zer eskatzen duen zehaztu.

     - Ariketa modu argienean ikusteko, datuak erabiliz irudi bat sortu.

     - Behin ulertuta, behar diren eragiketak planteatu.

     - Bukatzeko, buruketa ezberdinen soluzioa modu egoki batean azaldu.

 

      Gogoratu ezazu pausu eta egiteko hauek guztiak, erabat moldagarriak direla, ikasle talde bakoitza ezberdina delako eta behar ezberdinak izan ditzakeelako. Beraz, egokitu itzazu!


      Jarduerak, ikasleen artean egiteko dira, hala eta guztiz ere, laguntza behar izatekotan, irakaslea hor egongo da bidea errazteko. Amaitzeko, ikasle guztiak irakasle bihurtuko dira, egin dituzten ariketak klasekideen aurrean antzeztuko dituzte eta horrela, besteen inplikazioa bultzatuko dute.  

 

 

 

2. Jolasten

 

     Bigarren ezaugarri adierazgarriena da, jolasen bidez matematikan bereganatu behar den, problemak ebazteko gaitasuna garatzea. Lehen esan dugun moduan, ikasleen interesetatik abiatzen bagara, hauen motibazioa piztuko da matematikako problemak betetzerako orduan. Hau lortu ahal izateko, jolasak oso baliagarriak izan daitezke. Izan ere, problema bat idatzita aurkitu beharrean, ikasleek egoera erreal batetik ateratzen badute, jarrera positiboa aurkeztuko dute hau ebazteko.

 

     Hona hemen, buruketak ebazteko aurki daitezkeen jolas motak:

 

>> Lehenengo ziklorako.

 

    Adin tarte honetan ikasleak oraindik hasi berriak dira matematikako hainbeste aspektuetan, horregatik, motibatuta egotea garrantzitsua da. Gero aurrera doazen heinean, matematika arloa gustukoa izateko eta ez askotan gertatzen den bezala, gorroto izatea.

 

     a. Belkro irudiak erabiliz, probleman agertzen dena irudikatu eta horrela bisualki errazago ulertzeko aukera egongo da.

  b. Irakasleak gelan dauden objektuak erabiliz, problema planteatu dezake, horrela ikasleek errealitateko objektu horiek erabiliko dituzte eragiketak egiteko.

     c. Formatu digitalean proposatzen diren buruketak (web orrialde honetan hainbat aurki ditzakezu).

 

>> Bigarren ziklorako.

 

   a. Ziklo honetako jolasak, ikasleek dituzten egoeratan oinarritzea proposatzen dugu. Hau da, egunerokotasuneko egoera errealetan oinarrituta dauden jolasak. Modu honetan, ikasleak jolasetan gehiago murgiltzen dira, motibagarriagoak izan daitezkeelako eta bukaeran onuragarriagoak suertatu daitezke.

     b. Formatu digitalean proposatzen diren buruketak (web orrialde honetan hainbat aurki ditzakezu).

 

>> Hirugarren ziklorako.

 

     Hezkuntza etapa honetara heltzean, badira urteak ikasleak problemen munduan murgiltzen hasi zirela. Hori aprobetxatuz, ohikoak ez diren formatuak erabiltzea primeran dago aurrera joateko, liburua alde batera utzita.

 

     a. Formatu digitalean dauden hainbat problema erabili ditzakezu. Horrela, ikasleen motibazioa pizteko eta hain erabilgarriak diren teknologia berriekin aritzeko. Gainera, gaur egungo gizartearen errealitatera gehiago hurbilduko dira.

 

      Gure proposamena hau izanda, hurrengo bi botoietan sakatuz, ariketak zein ariketa ezberdinak sortzeko baliabideak aurkituko dituzu. "Ariketak" atalean guk sortutako hainbat buruhauste aurki ditzateke ikasleek. Prestatu ditugun buruketak Lehen Hezkuntzan dauden ikasleentzat dira eta problemak ebazteko egin daitezkeen eragiketen arabera multzokatu ditugu, gero horien barruan kurtsoka antolatuz. Horrela, liburuan dauden ariketez gain beste baliabide ezberdin batzuk eskura izateko eta ikasleen egunerokotasun horretatik aldentzeko, motibazio bila.

 

 

 

 

 

 

 

PREMIA BEREZIAK DITUZTEN IKASLEENTZAT...

 

      Edozein proposamen egiten denean hezkuntza arloan, ezin da ahaztu, badaudela garapen edo adimen arazoak dituzten ikasleak. Hauen kasuan, erabili beharreko ariketak ezberdinak dira, haien adimen maila ez dagoelako gainontzeko ikasleenaren parean. Hori dela eta, fitxa eredu bat prestatu dugu. Honetan, buruketetan barneratzen joateko ariketa mota ezberdinak daude, hauek eredutzat hartu daitezkeelarik berriak sortzeko.

 

       Proposatzen dugun eredua, ez da bakarra, ezta aproposena ere. Premia berezi ezberdin asko aurki daitezke ikasleen artean eta horietako bakoitzak ezaugarri batzuk ditu eta hezkuntza prozedura era batekoa edo bestekoa da. Horregatik, irakasleok baliabide ezberdinak bilatu behar ditugu horiek guztiak asetzeko asmoz.

 

 

 

 

 

 

     Ezin da ahaztu, ohikoena fitxak erabiltzea dela. Nahiz eta web orrialde honetan material interaktibo ezberdinak proposatu, hurrengo lerroetan, fitxak egiteko baino aukera gehiagorik ez badago, jarraitu beharreko pausuak agertzen dira. Horrela item horiek jarraituz gero, ikasleek lortuko dituzten guztiak aberasgarriagoak izango dira.

TALDE KOOPERATIBOETAN LAN EGIN

ELKARLANA
BULTZATU

JOLASTEN IKASI

FITXA EREDUA

       Espero dugu, aipatutakoak balio izatea problemen gaitasuna garatzeko arazoak sortzen direnean. Planteatutakoa jarraituz ikasleak era ludiko eta motibagarri batean murgildu daitezke matematikako arlo honetan, azkenean konpetentziak behar bezala garatuz eta matematikarekiko interesa piztuz.

SARA RODRIGUEZ, ELENA SAN MIGUEL, URKO SANZ, IRATXE SIERRA ETA PEIO UGARTE     © 2013

bottom of page